XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zer nahi duzu?- galdetu zion.

Haur gaixoak, dardarka, erantzun zion: - Barkaidazu enbarazu egin badizut, Lehoi jauna.

Aitak gazela bat harrapatu du eta jatera gonbidatzen zaitu atsegin bazaizu.

Goseak amorratzen zegoen piztia hark ez zuen bigarren gonbitearen beharrik izan eta beltz txikiari jarraika joan zen, baina iritsi zenean esan zuen: - Hau ez da ezer asko nire gosea asetzeko; hauxe egingo dugu: gazela hori haurrak jan dezala, gero aitak semea eta azkenean nik aita irentsiko dut.

Gizagaixo hark, zeregin ez zekiela, zuen zuhurtasun guztia bildu eta erantzun zuen: - Epaile bati entzun ondoren egingo dugu zuk esana.

Hau dena entzun zuen apo bat zegoen han inguruan izkutaturik.

Puztu zen eta bere indar guztiz deiadar egin zuen: - Zer duzue? Epaile bat behar baduzue, hemen nago ni... Gizonak dena kontatu eta laguntza eskatu zion epaile ikustezinari.

Apoak gorago jaso zuen bere burua, are indar handiagoz oihu egitearren, eta esan zuen: - Oso erraza da: Haurrak gazela jan behar du; aitak, semea; lehoiak, gizona, eta nik egundoko ahots ikaragarria atera zuen hemen lehoia jango dut, eta denok bakean geratuko gara.

Ahots ikaragarri hura entzutean, erraldoi bat zela hizketan ari zena uste izan zuen lehoiak eta ihesi joan zen.

Honela salbatu zituen aita-semeak lehoiaren atzaparretatik apo kementsuak.